XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuriok, larru azal zuriko jende honek alegia, galdu dugu artearen eta kulturaren monopolioa.

Arte zuria delakoaren kolonizazioa, bere artegintzaren eta europar kulturaren molde jakina, herri eta gizon guztien artegintzaren kondairari bidea uzten ari zaio.

Urratu dira artegintzaren, arte ikuspegiaren eta, are, arte salmenta beraren moldeak ere.

Krisia eta iraultza mementoan aurkitzen gara; XX mendeko artistek alabaina, lehengo mendetakoek bezalaxe, artegintzan dihardute.

Zer da, ordea, artegintza?, zein da artelanaren muina?, zein prolemarik garrantzizkoenak?.

Artegintzaren funtsa Heidegger-ek, Sendas perdidas (2) Ikus lehenengo entseiua, delako bere liburuan dio, makur bat badela, halako obra artelan, artista batek egina delako dela diogunean, eta definizio honek ez duela sobera frogatzen, ez eta esaldia alderantziz itzultzen badugu ere.

Artegintzaren funtsa eta izatea, artelanaren beraren eta artistaren baitan datzate.